Gabonetako Jaiak gure etxeetan eta herrietan urtero partekatzen ditugun topaleku eta une bereziak dira.
Agur esan behar diogun 2025. urte honek Burgeluko udalerriari beste errekonozimendu bat ekarri dio, Espainiako Herri Magikoen parte izateko hautatu gaituzte, iraunkortasunaren, lankidetzaren, identitatearen, elkartasunaren eta emozio partekatuaren aldeko apustua egiten duten udalerrien sarea.
Gure udalerriaren edertasuna, kultura eta ondarea balioan jartzea ekarri digu hautaketa horrek. Korporazioak etengabe egiten dituen ahaleginen lekuko da, baita auzokideek gure herrien esentzia bizirik mantentzeko duten dedikazio eta maitasunaren lekuko ere.
Harrotasun handia da, zalantzarik gabe, eta gure ingurua zaintzeko eta bizirik dauden herriak sortzen jarraitzeko bidean mantentzera bultzatzen gaitu hautaketa horrekin aitortu izana, pertsonen arteko elkarbizitza eta babesa gure nortasun-ikur izan daitezen.
Mari Domingik eta Olentzerok ziur jakin dutela eta pozik egongo direla proiektu berri hau gutariko bakoitzarekin partekatzeaz. Laster hurbilduko dire gure etxeetara opariz eta ilusioz beteta.
Eguberri hauetan adin guztientzako egitarau bikaina prestatu dugu. Parte hartzera eta udalerriko bizitzaren parte aktibo izaten jarraitzera animatzen zaituztegu.
Gabonetako jai zoragarriak pasatzea opa dizuet
Zorionak eta Urte Berri On
Natividad López de Munain Burgeluko Udaleko alkatea