Gure landa-dendaren izen eta logo lehiaketa. Bertako produktuen denda jarriko dugu martxan Burgelun. Horretarako, zuen ideiak kontuan izatea gustatuko litzaiguke. Parte hartu!
Lehiaketa honen helburua Burgeluko herriko produktuen dendaren izena eta logotipoa aukeratzea da. Logotipoak irudia eta dendarako izenaren proposamena jaso beharko ditu. Logotipo gisa aukeratutako irudia dokumentuetan, publizitatean edo landa-dendako balizko horma-irudi batean erabiliko da
Logotipoaren baldintza teknikoei dagokienez: . Egokitzen erraza ¡zango den irudia izatea, hainbat espazio eta formatutan erabili ahal izateko. . Egungo logotipo baten beharrei erantzutea, mundu digitalera egokitutako logotipoa. . Denboraz kanpokoa izatea.