Modificación de la ordenanza fiscal reguladora del Impuesto sobre Construcciones, Instalaciones y Obras

Behin betiko onestea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantzaren aldaketa

Igaro da Udalbatzaren 2022ko uztailaren 27ko Osoko Bilkurak hartutako hasierako erabakia, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza arautzen duen zerga ordenantza aldatzekoa, jendaurrean jartzeko epea. Epe horretan, ordenantzaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, erabaki hori behin betiko bihurtu da,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 c) artikuluan xedatutakoaren arabera. Aipatutako 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoa betez, osorik argitaratzen da behin betiko erabakia, eta argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Gasteizko Administrazioarekiko
Auzietarako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.