2009ko apirilean Burgeluko udalak, Udalerriko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana egin baino lehen (2009- 2012) genero mailan diagnostiko bat egin zuen, eta horretarako, Emakunde- Emakumearen Euskal Institutuak eskainitako diru laguntza jaso zuen.
Plana 2009tik 2012ra indarrean egon da. 2012ko azken hiruhilabetean, horren ebaluazioa egin delarik. Ebaluaziotik emaitzak positiboak lortu dira eta helburuak eta ekintzak maila altuan bete dira. Plana, berdintasunean lan egiteko dinamikak sortzeko tresna ona eta baliagarria izan da. Hori bai, lortutako emaitza onak dira II.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2014- 2017) parte- hartze prozesu baten bitartez egiten ari da, izan ere, Udalerriko auzokideen ekarpenak ezinbestekoak direla uste dugu, Plana haien beharretara egokitzeko eta berdintasuna sustatzeko tresna erabilgarri eta eraginkorra lortzeko.