Esan dezakegu II. Berdintasun Plana modu estrategikoan eta planifikatuan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egin nahi duen ibilbide-orria dela. Plan honek Arabako Lautadako udal bakoitzaren eta kuadrillaren beraren politika publikoak konprometitzen ditu.

Berdintasuna

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA

2009 urteaz geroztik, Burgeluko Udalak berdintasun-zerbitzu iraunkorra du; 2018 urtetik aurrera Arabako Lautadako Kuadrilla osatzen dugun gainerako udalerriekin batera funtzionamendu mankomunatua duena.

Urte hauetan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako 3 udal-planak onartu, gauzatu eta ebaluatu dira Burgelun.

2020ko uztailaren 8an aho batez onartu zen Arabako Lautadan emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. plana.